ARAUDIA

1. Lekua eta Data:
Topaketa Orion (Gipuzkoa) izango da 2016ko abuztuaren 1tik 9ra. Elkarguneak Donostia-San Sebastianeko autobus eta Renfe aldirien geltokia, eta Bilboko Aireportua izango dira. Elkargune hauetatik abiatuko gara Orioko aterpetxera.

2. Parte hartzeko baldintzak:
18 eta 30 adin-tarteko pertsona gor eta gor-itsuek parte hartu ahal izango dute.

3. Izen ematea:
Parte hartzaile bakoitzak ordaindu beharrekoa:
• CNSE-ren Elkarte Mugimenduko bazkide diren gazteak: 90,00€.
• Bazkide ez diren gazteak: 110,00€.

Izen emateak barne hartzen du: ostatua, mantenua eta Kanpamendu barneko gastuak (lekualdatzeak, erantzukizun zibileko aseguruak, etab.)

Gehienez ere, 100 pertsonek parte hartu ahal izango dute.

Izen emateko epea 2016ko apirilaren 15an (ostirala), 18.00etan zabalduko da eta 2016ko maiatzaren 17an (asteartea), 17.00etan itxiko da.

Bankuko diru-sarreraren ordenaren arabera onartuko dira izen emateak, aurkeztu beharreko agiriekin batera:
• Izen emate inprimakia.
• NAN-aren fotokopia.
• Bankuko ziurtagiriaren fotokopia.

Diru-sarrera egiteko kontu korronte zenbakia hauxe da:
KUTXABANK ES06 2095 0005 1091 1480 6023

Dokumentazioa bidaltzeko e-maila: cejs.orio@gmail.com

4. Elikadura berezia
Alergia, intolerantzia, dieta berezi edo osasunarekin zerikusia duen beste arrazoiren bat dela medio, elikadura berezia behar duten pertsonek, derrigorrezkoa izango dute osasun-ziurtagairia aurkeztea.