Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa

[gazteleraz]
[hasiera]
logotipo euskal gorrak
Hurtado de Amézaga 27 - 9. [4, 5, 6 Bulegoak] E-mail:euskalgorrak@gmail.com
Telf: 944 765 052 - Faxa: 944 766 052

Euskal Gorrak (Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa), EAEko Pertsona Gorren Elkarte desberdinak batu eta ordezkatzeko beharrizanaren ondorioz 1980an sortutako irabazi asmorik gabeko erakundea da. Bere jatorrizko izena FASE da (Euskal Herriko Gorren Elkarteen Federazioa), 2002.urtean gaur egungo izendapena hartu zuelarik.

Euskal Gorrak-ek EAEko Pertsona Gor helduen Elkarte guztiak ordezkatu eta koordinatzen ditu eta bere lana, euskal lurralde osoko pertsona gorrek oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea ziurtatuta izatera bideratzen du. Honen guztiaren helburua, erabateko gizarteratze eta partehartzea lortzea da, Gorren Komunitatearen elkartegintza zein berezko kultura defendatuz eta sustatuz: berezko hizkuntza, ZH; bere ohiturak eta usadioak,... Hauetaz gain, bestelako balore garrantzitsuak ere baditu; hala nola, genero-berdintasuna, ingurugiroarekiko errespetua eta Euskararen sustapena, oinarri hauek erakundearen jarduera-lerroa zehazten dutelarik.

Berriki, 2008an, eta Federazioaren jarduera nabarmen urritu zuen krisi garaia garaitu ostean; erakundearen giza- zein baliabide ekonomikoen kudeaketa eraginkortasun handiagoz hornitu duen barne berregituraketa gauzatu da. Honek, EAEko Gorren Komunitatearen aldeko proiektu eta egitasmo berriak sortzea ahalbidetu duelarik.

Azkenik, eta eraldaketa honen ondorio moduan ere, Euskal Gorrak-ek bere jatorrizko zeinua aldatu du erakundearen irudi korporatibora egokitzeko asmoz.

BERRIAK

ZEINU HIZKUNTZA IKASTAROAK DONOSTIAN ETA BILBO

EAE-KO PG-EN ELKARTEGINTZA-
REN I JARDUN-
ALDIAK
MATERIALAK ETA ARGAZKIAK
Cursos lengua de signos
Concurso de Carteles
zeinu.tv