
Euskal Gorrak-en guztiontzako irisgarritasunean sinisten dugu. Hori dela eta, web orrialdea eta internet bidezko Zeinu.tv telebista sortu ditugu, nahi duenak, ezgaitasunen bat izan edo ez, inolako oztoporik gabe informazio gaurkotua eskuratu ahal izan dezan.
Horretaz gain, erakunde eta enpresei aholkularitza eskaintzen diegu, pertsona gorrei irisgarritasuna zelan eskaini ahal dieten jakin dezaten. Aholkularitza hainbat arlotan egiten da: internet, etxebizitza, lantokia,...


