
Kaixo, ongietorriak izan zaitezte EUSKAL GORRAK, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioaren web orrira.
Gure webgunearen itxura modernoa, erosoa eta irisgarria izan dadin diseinatu dugu. Gure helburua, web orria begi-bistakoa eta guztiz bisuala izatea da, erabiltzaileentzako gida erraza izan dadin. Garrantzitsuena web-erako irisgarritasun arloan zehaztutako arauak errespetatu eta betetzea da.
Federazioan, apurka-apurka pertsona gor zein entzuleen bizitza hobetuz joan dadin lan egiten dugu. Helbururik premiazkoena zerbitzu global eta orokorrak betetzea da. Era berean, gure Federazioak Euskal Autonomia Erkidegoko elkartegintza indartzea ere garrantzitsutzat jotzen du.
Gure misio eta xede nagusia elkartegintza lagundu eta sustatzea da, pertsona gorren bizi-kalitatea hobetu eta erabateko gizarteratzea lortzeko. Ildo honetan, lortzeke ditugun erronka garrantzitsuenetako bi, komunikazio oztopoen desagerpena eta EAEn Zeinu Hizkuntzaren aitorpen ofiziala dira.
CNSEk bideratutako 10 urte baino gehiagoko borrokari esker, estatuan ZHren aitorpen ofiziala lortu da, urriaren 23ko 27/2007 dekretuan berretsita geratu delarik. Lege honen edukia irakurri nahi izanez gero, pantailan agertzen den PDF fitxategia zabaldu dezakezue.
Gertaera honek berebiziko garrantzia dauka Gorren Komunitatearentzat euren hizkuntza, kultura, historia eta ohiturak sendotzen dituen heinean.
Bestetik, Euskal Gorrak Federazioak albiste orokorren web bat sortu berri duela jakinarazi nahi dizuet. Web hau guztiz irisgarria da eta Zeinu.tv du izena. Hainbat erakunde publiko zein pribatuen lankidetza eta laguntzari esker lortu da eta emaitza guztiz positiboa izan da. Egun, Zeinu.tv abian da jada eta bertan sartu eta bisitatu dezazuen espero dut.
Azkenik, gure web orrialdea bisitatzen duten pertsona gor zein entzuleei eskerrak eman nahi nizkieke.
Agur beroa eta besarkada handia guztioi.

