
Pasa den ekainaren 25ean eta 26an, Euskal Gorrak federazioak EAEko Pertsona Gorren Elkartegintzari buruzko I Jardunaldiak antolatu zituen Bilbon. Jardunaldiez gain, Euskal Gorren 30. Urteurrenaren ospakizuna ere egin zuten. Horretarako jarduera bi prestatu zituzten: ontzi-ibilbidea Bilboko itsasadarrean zehar eta Gala-Koktela.
Jardunaldietan emandako hitzaldiak eta ateratako argazkiak testu honen oinean eskuragarri dituzu. Argazkiak Manuel Mayner argazkilari gorrak atera zituen eta federazioari eman dizkio.

