
EKAINA 2010
Egunak: 25 eta 26
Aurten Euskal Gorrok aurrenekoz EAEko Elkartegintzaren I Jardunaldiak antolatu ditugu. Topaketan euskal elkartegintzak bizi izandako garai ezberdinak gogora ekarriko ditugu. Horretaz gain, estatuko elkartegintzako hainbat ordezkari ezagunek hitza hartu eta euren bizipenak azalduko dizkigute.
Bestetik, larubat gauean 30. Urteurreneko gala afaria egingo dugu.
Informazio gehiago
IRAILA 2010
Eguna: 25
Euskal Gorrak eta Fevapas (Gorren Gurasoen eta Lagunen Elkarteen Euskal Federazioa) erakundeak Pertsona Gorren Munduko Eguna elkarrekin antolatzen dabiltza. Ekintzaz beterik datorren egun horretan, aldarrikapenek jaiarekin bat egingo dute.
URRIA 2010
Eguna: 23
Ordua: 9.00
Lekua: Bilbo
"Emakume Gorren II Jardunaldiak"
Aurtengo jardunaldiek “Emakume gorren ahalduntzea eta lidergoa” izango dute ardatz eta EAEko elkartegintzan emakume batzordeak eratzera bideratuko ditugu.
AZAROA 2010
Eguna: 27
Ordua: 9.00
Lekua: Donostia
"Familia Gorren II Jardunaldiak"
Aurtengo jardunaldietan “Familia gorren barneko heziketa eta komunikazio jardunbideak” jorratuko ditugu. Horretaz gain, EAEko elkartegintzan familia batzordeak sortzea izango dute helburu.

